Donostian egingo da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren hirugarren edizioa, martxoaren 21ean eta 22an

Jardunaldia

Donostian egingo da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren hirugarren edizioa, martxoaren 21ean eta 22an

Jardunaldian, kulturgintza eta hezkuntza Euskal Herritik eta euskaratik ardazteaz arituko dira parte-hartzaileak. Euskal Kulturaren Eragiletzan masterreko ikasleen Master Bukaerako Lanak ere aurkeztuko dira Donostian egingo den jardunaldian.

19·02·2025

$titulo.getData()


2025eko martxoaren 21ean eta 22an, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren hirugarren jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Donostian izango da hirugarren edizioa, Euskaltzaindiaren egoitzan. Kulturgintza eta hezkuntza Euskal Herritik eta euskaratik ardazteari buruzkoak izango dira aurtengo gogoetak. Lehenik, herri-kulturgintza kokatzeko oinarriak finkatzen arituko dira parte-hartzaileak ostiralean, ikerketa-mintegi batean. Bigarrenik, larunbatean, euskal kulturaren transmisioa eta Euskal Herriko ikuspegia bermatuko dituen hezkuntza antolatzeko bideak eztabaidatuko dira.

 

Jardunaldia Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan egingo da, martxoaren 21ean eta 22an; irekia da baina, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Euskal Kulturaren Eragiletza Masterraren emaitzak

 

Bi egunetan, Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko Bukaerako Lanak aurkeztuko dituzte ikasle-ohiek. Bi multzotan kokatu dituzte lanak masterreko arduradunek: lan batzuek euskal kulturaren hainbat erronka aztertu dituzte; beste batzuek euskal kulturaren zenbait adar hezkuntzan lantzeko bideak proposatu dituzte.

 

Martxoaren 21a, ostirala

9:00 – 9:15 Sarrera

9:00 – 14:00 Mintegia: “Herri-kulturgintza kokatzeko oinarriak”

14:00 – 16:00 Bazkaria

16:00 – 18:30 MBLetako ikerketen aurkezpenak (I)

 

Martxoaren 22a, larunbata

9:00 – 10:30 MBLetako ikerketen aurkezpenak (II)

10:30 – 11:00 Kafea

11:00 – 12:30 Mahai-ingurua: Herrigintza eta hezkuntza  

12:30 – 13:30 Mintegia talde txikitan

13:30 – 13:45 Itxiera hitzaldia