UNICEFek Boli Kostan familia lekualdatuei laguntzen die krisi bete-betean
UNICEFek Boli Kostan familia lekualdatuei laguntzen die krisi bete-betean
Boli Kostan piztu zen krisi politikotik eratorritako bortizkeriazko borrokek ekarri dute, hilabete honen hasieran, milaka lagun lekualdatzea, horietako asko haurrak eta emakumeak.
“UNICEFek krisiaren hasieratik,
lekualdatuei laguntza eman die, eta kontrol militarreko postuetatik
pasatu da kalte handien jasan dutenkomunitateei laguntza humanitarioa emateko”, esan
zuen Boli Kostako UNICEFeko arduradunak, Sylvie Dossou-k.
“UNICEFeko taldeak eta gure
aliatuek hasieratik egin dute lan krisi honetan, gazteen bizitza
asko eta asko salbatzeko”, gehitu zuen.
Kalte handien jasan dezaketen emakumeak eta
haurrak
Pertsona askok galdu
dituzte zituzten gauza gutxi horiek eta beren
etxeak, eta horietako asko erasotu eta erre ere egin
zituzten bortxakeria ekintzetan.
“UNICEFek banatzen ditu estalkiak, lo
egiteko bigungarriak, intsektizidaz hornitutako eltxo-sareak, eta
lan egiten du haurrak beren familiekin bateratzeko», adierazi zuen
Eli Ramamonjisoa-k, Man-en UNICEFeko Bulegoko Eremuko Ekipoko
buruak, herrialdearen mendebalean.
“Baina askoz ere gehiago egin behar
dugu, eta hezkuntza etaaisialdiko ekintzekin hasteko prestatzen ari gara”
adierazi zuen Ramamonjisoa-k. Traumaren aurrean laguntza
psikologikoa emateko, GIB/HIESari etagenero
indarkeriari buruzko saioak gauzatuko direla ere azaldu
zuen. “Atari zabalean, edo leku txikian bata bestean ondoan lo
egiteak kalte gehiago ekartzen die haurrei eta emakumeei”, gehitu
zuen.
Eskolak itxita

Krisi testuinguruan ezkutuan den
gaietako bat da eskoletako askok ez dituztela berriz ateak
ireki azaroko hauteskundeetatik aurrera. “Krisiagatik
itxita daude”, azaldu zuen Soumahoro-k, 18 urtekoak. Galdetu
zitzaionean noiz nahi zuen bere eskola berriz irekita ikusi,
Soumahoro-k argi erantzun zuen: “Astelehenean”.
Sukar horiaren kontrako txertatze
kanpaina
UNICEFek sukar horiaren
kontrako txertatze kanpaina gauzatuko duela iragarri du,
830.000 heldu eta haurri baino gehiagori bideratutakoa, herrialdeko
lau eremutan.
Txertatze kanpaina horrekin agerian
jartzen da, “herrialdean geldiune politikoa izan arren, zeregin
humanitarioak jarraitzen duela Boli Kostan, eta kaltetuenengana
iristen ari garela», azaldu zuen Sylvie Dossou-k.
Kanpaina hori bereziki garrantzitsua
da, herrialdeko bi eremuri eragiten dioten gaixotasunaren
agerraldia saihesteko, urriaren amaieratik 25 lagunen bizitza
eraman baitu.
Hornigaien banaketa
Man-en UNICEFek duen bulegoa
lekualdatuen kanpamenduetan laguntza ahaleginak gainbegiratzen ari
da, Boli Kostako mendebaleko hiru hiritan: Danané,
Duékoué etaMan. Joan den astean,
adibidez, UNICEFek 5.000 litroko tanke bat ur banatu zuen Man-eko
kanpamendurako.
Era berean, ura potabilizatzeko
pastillak, ontziak eta xaboia ere banatu
ditu.Xaboia eta ur edangarriafuntsezkoak dirahaurrak deshidrataziotik
eta koleratik babesteko, haurren hilkortasunerako bi
arrazoi garrantzitsu.