Siriak Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko aurrerapausoak eman ditu
Siriak Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko aurrerapausoak eman ditu
Ekialde Ertainerako eta Hegoaldeko Afrikarako UNICEFeko Eskualdeko Zuzendaria den Shahida Azfar-ek Damaskora eta inguruetara egin zuen bidaian, Siriak 2015ean Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko aurrerapauso handiak eman dituela baieztatu zuen.
Azfar-ek orain arte egindako lorpenak azpimarratu zituen,
ikuspegia kalteberenei arreta handiagoa emateankokatzen baita; hori oso beharrezkoa da Siriako haur guztiei
garapen zuzena bermatu ahal izateko.
1990 eta 2008 artean, Sirian haurren heriotza-tasa eta 5
urtetik beherako haurren heriotzak gutxitu ziren arren,
desnutrizioa arazo larria da oraindik: bost urtetik beherako
haurren laurdenak hazkuntzan atzerapenak pairatzen dituzte
desnutrizioaren ondorioz.
Haurren Lagun diren Eskolak

Hezkuntza arloan, eskolako matrikulazio tasa oso altua
da eta lehen hezkuntzako eskoletan % 95eraino heldu da.
Hala ere, eskola uzten dutenen tasari aurre egitea ere beharrezkoa
da, haurren % 5ak bosgarren maila amaitzerakoan eskola uzten
baitu.
“Gurea, haurren lagun diren eskolak deituriko ikuspegia da”,
azaltzen du Azfar-ek. Ikuspegi honi jarraiki, eskolek haurren
interesak defendatuz inguru seguruan, osasuntsuan eta
babeslean lan egiten dute,” azaltzen du.
“Haurren Lagun diren Eskolak ereduak ikasketa
hobea eta, epe luzean, herrialderako giza kapital hobea bermatzen
du”, esan zuen Azfar-ek.
Haurren Lagun diren Guneak
2007tik, Sirian errefuxiatutako 20.000 haur irakiarrekHaurren Lagun diren Guneakproiektuaren laguntza jaso dute. Damaskotik hurbil dagoen Douman
herrian, Arabiako eta Siriako Ilargi-erdi Gorriak eta UNICEFek
administratutako 7 gune daude, Irak-eko errefuxiatutako haurrentzat
eta hauen familientzat ingurune babeslea bermatzeko.
“Gurasoak Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi-Komisarioarekin
paper administratiboak egiten ari diren bitartean, guk beraien
seme-alabei laguntzen diegu”, esan zuen zentroko boluntario batek.
«Oso pozgarria da haurrak barre egiten ikustea».