Haurrek arriskuan jarraitzen dute Sri Lankako uholdeen ondorioz

Haurrek arriskuan jarraitzen dute Sri Lankako uholdeen ondorioz

Sri Lankan gertaturiko uholde berrien eraginak pairatu dituzten erkidegoetan milioi bat pertsona baino gehiago direla kaltetuak estimatu da eta UNICEF material gehiago banatzen ari da.

UNICEFek larrialdietarako hornikuntza gehiago bidali die kalte
gehien jaso dituzten guneei, familiei uredangarria bermatzeko eta oinarrizko
higiene mailak
mantentzeko.

Bidalitako azken materialen artean 19.000 eskolarako
kit
(koadernoak, boligrafoak eta arkatzak dituztenak),10.600 olana indartu, 60 bidoi kloro-hauts, 2.000
tapiz
, 2.000 litroko ahalmena duten ur
tankeak
, ura edangarri bihurtzeko pastillak eta
haurrentzako arropa
(5.000 konjunto) daude.

Material bidalketa berri honekin, UNICEFek azken hiru astetan
Sri Lankako erkidegoetara bidalitako hornikuntzen balioa guztira
600.000 dolarrekoa izan da.

Missing archivo.

Eragina pairatzen duten haurrak

Milioi bat pertsona baino
gehiagok
uholdeen eragina pairatu dute,
herrialdearen hegoaldean eta ekialdean. Leku askotan eskolak
oraindik itxita daude, ikastetxeak babesleku bilakatu
direlako.

Uholde mota horien aurrean haurrek osatzen dute
giza-talde kalteberena
. Askok ez dakite igeri egiten eta
beste batzuk euren kabuz moldatzeko ahulegiak dira.

2010eko abenduaren 26an Sri Lankan gertatutako uholde
larriak, irlaren zenbait tokitan egon diren eurite bizien eraginez
gertatu dira.

UNICEFek Sri Lankan gertatutako uholde larrien lehenengo
faseari erantzuna eman zion, bi material kuota
bidaliz.

Azken hilabetean bidalitako materialen artean hauek
daude: 1.000 litroko ahalmena duten ur tankeak, higiene kit-ak
(hilabete baterako bost kideko familia batentzako materialak
dituztenak eta, bertan, eskuohialak, xaboiak, hortzetako pasta eta
detergente-hautsa daude), olana indartuak, plastikozko ontziak,
tapizak eta erkidegoentzako sukalde kazolak (150 litroko ahalmena
dutenak). 

Deja un comentario