Kenyan kalitatezko hezkuntza bultzatuz

Kenyan kalitatezko hezkuntza bultzatuz

Kenyak hezkuntza arloan aurrerapauso handiak eman ditu. Lehen hezkuntzako matrikulazioa 5,9 milioi haur izatetik (2003an) 8,6 milioi izatera pasa da, herrialdeko Ministerioaren datuen arabera. UNICEFek babes hori indartu nahi du kaleratu berri duen Haurren Lagun den Eskola kontzeptuaren eskuliburuarekin.  

Eskuliburua, zenbait adituk UNICEFen laguntzarekin egin dute.Kenyako ikaskuntzan eta heziketaren kalitateanezarriko den hobekuntzen oinarria izango da.
Eskuliburuaren bidez, irakasleei eredu hori era eraginkorrean
ulertzeko jarraibideak emango zaizkie.

Haurren garapenerako eskola integrala

Kontzeptu honen barruan, eskolekoinarrizko heziketa izateko haur guztiek duten eskubidea
bermatzeaz gain
, mende berriko erronkei aurre egitekobehar izango dituzten gaitasunak irakasteko gunea
ere izan behar dute.

Gainera, eskolek haurren osasuna eta ongizatea
bermatu
behar dute eta gune babesleak eta seguruak
izan
behar dute, bertan haurrek indarkeriatik eta
gehiegikerietatik urrun ikasi ahal izateko.

Haurren Lagun diren Eskolak irakasleak ere zaintzen
ditu
, motibatu egiten ditu eta hezkuntza arloan
erkidegoko laguntza sustatzen du
.

Haurren Lagun diren Eskolak, haurrek ingurune seguru eta egonkor
batez gozatzeko duten eskubidea bermatzen du, bertan haurrak garatu
ahal izan daitezen.

Sam Ongeri, Kenyako Hezkuntza Ministroa, eskuliburuaren
aurkezpenean egon zen, UNICEFek Kenyan duen Olivia Yambi
ordezkariarekin batera; erkidegoak eskolak babestera animatu
zituen, haur guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. “Haur baten
bizitzako arlo guztiei ekin behar diegu. Garapen psikomotorea,
garapen fisikoa eta haurraren sozializazio ingurua zaindu behar
ditugu”, azpimarratu zuen.

Desberdintasunik gabeko eskola

Bere aldetik, UNICEFeko ordezkariak, Haurren Lagun diren Eskolakhaurren garapen integrala bermatzeko
administratzen direla eta ekitatea zeinhezkuntza kalitatea eta sarbidea lantzen dituztela
azpimarratu zuen.

“Haurren Lagun den Eskola kontzeptua hezkuntzan dauden
ezberdintasunak gutxiagotzera bideratua dago. Eskolak duen paper
bikoitza zehazten du: alde batetik, haur guztiengana heltzea eta,
bestetik haurrek, beraien jatorria edozein izanik ere, ahal
bezainbeste ikasteko aukera ematen dien erako heziketa prozesuak
dibertsifikatzea”, esan zuen.

Eskuliburua kaleratzearekin, dagoeneko zenbait eskoletan
ezarrita dagoen Haurren Lagun den Eskola Laguna kontzeptua
herrialde osoan martxan jarriko da.

Deja un comentario