UNICEFek Ekialde Ertaineko eta Afrikako Iparraldean haurren babesa sustatzen du

UNICEFek Ekialde Ertaineko eta Afrikako Iparraldean haurren babesa sustatzen du

Ekialde Ertainean eta Afrikako Iparraldean izandako indarkeriagatik oso arduratuta dago UNICEF, zenbait haur eta nerabe hilak edo zaurituak gertatu direla dioten txostenengatik.

“Haur bakar bat ere ez litzateke edonolako arriskuaren aurrean
egon behar, horrek haurraren biziraupenean edoongizate psikologikoan eragin
luzeak izan ditzakeelako” UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony
Lake-k esan du Bruselan.

Egoera bereziki kezkagarria daLibian, izan ere, Nazio Batuen Segurtasun
Kontseiluak herrialde honentzako nazioarteko giza laguntza eskatu
du eta medikuntza hornikuntza eskasiagatik kezka erakutsi du.

UNICEF laguntza emateko prest dago eta parte hartzaile guztiak
haurrak babestera animatzen ditu.

Deja un comentario