Polio-agerraldia Kongoko Errepublika Demokratikoan

Polio-agerraldia Kongoko Errepublika Demokratikoan

Kongoko Errepublika Demokratikoan polioaren bat-bateko susperraldia gertatzen ari da. 2010eko urtarrilaren eta 2011eko otsailaren artean 112 kasu berri egon dira, 2009an soilik hiru kasu egon zirenean.

Egoera horren aurrean, UNICEFen Zuzendari Exekutiboa
denAnthony Lake herrialdean dago gobernuko
goi-funtzionarioekin
biltzeko eta gaixotasun horren
aurkako borroka gauzatzen den tokiak bisitatzeko. Lake dagoenekohaurren babesaren etabiziraupenaren arloan izan diren aurrerakuntzen
azterketa egiten ari da, herrialdearen ezegonkortasunagatik
gainditu gabe dauden oztopoak ebaluatzen dituen bitartean.

Polioaren aurkako txertaketa-kanpaina

Dagoeneko maiatzaren amaiera baino lehen etxez etxe 14
milioi haur
txertatzeko prestaketa lanak hasiak dira, haur
guztiek babesa izan dezatela bermatu nahian.

“Kongoko Errepublika Demokratikoan eta beste tokietan
poliomielitisa errotik kendu ahal izateko, gobernuek eta bere
aliatuek haur guztien immunizazioarekin konpromiso argia hartzea
beharrezkoa da”, esan zuen Anthony Lake-k. UNICEFek ahal duen
guztia egingo du Kongoko Errepublika Demokratikoan birus izugarri
honekin amaitzeko egiten ari diren talde-ahaleginei laguntza
emateko.”

Deja un comentario