Libia, Boli Kosta eta Japonia: UNICEFek larrialdietan parte hartzen du

Libia, Boli Kosta eta Japonia: UNICEFek larrialdietan parte hartzen du

Azken asteetan Libian, Japonian, Boli Kostan edo Egipton izandako larrialdien eragina milaka haurrek pairatu dute. UNICEFek haurrak eta beren familiak babesten dihardu herrialde horietan.

Larrialdietan, haurrakgaixotasunen, desnutrizioaren etaabusu edo indarkeria kasuen aurrean bereziki
kalteberak dira.

Azken urteetan larrialdi kopuruak eta horien konplexutasunak
gora egin du.

UNICEFek larrialdi horietan jarduten dueta bere
politika humanitarioa indartu du haurren bizitzak salbatzeko eta
beren eskubideak babesteko.

150 herrialdetan izateak berehalako erantzuna errazten du

UNICEFek garapen bidean dauden 150 herrialde baino gehiagotan
eta industrializatutako 36 herrialdetan lan egiten du. Horrek,
larrialdia izanez gero, azkar erantzuteko aukera ematen dio, lekuan
bertan lan egiten duten ekipoen lanari esker.  Krisi
humanitario guztietan, UNICEFek ondorioak ebaluatzen ditu,
kaltetuen beharrak identifikatzeko, batez ere haurrenak, eta zein
ekintza gauzatu behar diren, zein aditu bertaratu behar den eta
jarduera eraginkorra izateko zein ekipo eta hornigai behar diren
ezagutzeko.

UNICEFen larrialdiko erantzuna Nazio Batuen Plan koordinatu
baten parte da, kaltetutako herrialdeko gobernuarekin eta herrialde
bakoitzeko UNICEFen lankideekin batera lantzen dena.

Zabalik ditugun larrialdiak

Aurten, UNICEFen ahaleginen zati handi bat zabalik ditugun 32
larrialdietara bideraturik egon da, Haiti, Irak, Afganistan
edo Kongoko Errepublika Demokratikoa
n gertaturikoak
besteak beste, milioika haurrengan zein beraien familiengan eragina
baitute. Larrialdi horiei, azken asteetan agertu direnLibiako krisia, Japoniako lurrikara eta tsunamiaeta Boli Kostako gatazka gehitu behar zaizkie.

Erantzun humanitario azkarra eskatzen duten egoerak dira, hala
nola Libia eta Tuniseko mugan gertatzen ari dena
non UNICEFek 47 tona laguntza banatu duen, edota
Pakistangoa, orain arte larrialdirako materiala 2,8 milioi
laguni
banatu baitzaie. Egipton,
bestalde, UNICEFek laguntza psikosozialaeskaintzen die altxamenduen ondorioak pairatzen dituzten
haurrei.

Japonian, agintarieiaholkularitza emateaz gain, UNICEFek 10
tona ur
eta hezkuntza materialak etajolaserako zein kirolerako materialak helarazi
dizkie.

Larrialdietarako Funtsa

Larrialdi guztien finantzaketari ekarpena egin ahal izateko,
UNICEF Espainiako Batzordeak bere Larrialdietarako
Funtsa
zabalik du. Horren bitartez, interesa duten
guztiek urte osoan zehar diru-ekarpenak egin ditzakete. Hartara,
krisi humanitario bat sortzen den bakoitzean, egindako ekarpenenei
esker hasiko da lanean UNICEF.

Iaz, UNICEFek 98 herrialdetan 290 larrialdi
egoeren
ondorioei aurre egiten lan egin zuen.

Deja un comentario