UNICEFen txostena: 4 haurretatik hiruk nolabaiteko indarkeria diziplina jasaten du etxean
UNICEFen txostena: 4 haurretatik hiruk nolabaiteko indarkeria diziplina jasaten du etxean
2 eta 14 urte bitarteko 4 haurretatik hiruk indarkeriazko diziplina motaren bat jasaten du etxean, diru-sarrera ertain eta baxuko 35 herrialde aztertzen dituen UNICEFen txosten honek dioenez.
.
“Haurren aurkako indarkeria oso gutxi salatzen
da, gizarte mailan nagusiki tabutzat hartzen baita eta
haurrak, sarritan, hitz egiteko eta babesa bilatzeko beldurtuta
egoten dira”, esan zuen Marta Santos Pais-ek, Haurren aurkako
Indarkeriari buruzko Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren Ordezkari
Bereziak.
Prácticas disciplinarias en el hogar: Evidencias de
un rango de países de ingresos medios y bajosdeituriko txostenetik ateratako ondorioei buruz zera azaldu zuen
Santos Pais-ek:“Estatistika ofizialek ez dute fenomeno horren
benetako eskala eta hedapena islatzen”.
“Datu egoki nahikorik ez egoteak, nazio mailako planifikazioa
zalantzan jartzen du, politikak eta baliabideen mobilizazioa
trabatzen ditu eta esku-hartze zehatzetan indarkeria prebenitzeko
eta borrokatzeko gaitasuna mugatzen du”, gehitu zuen Marta Santos
Pais-ek.
Indarkeriazko diziplina
Indarkeriazko diziplinaren definizioa ondokoa da: guraso edo
zaintzaile batek min fisikoa edo ondoez emozionala eragiteko
darabiltzan ekintzak, jokabidea zuzentzea lortzeko.
Bi motatakoak izan daitezke: eraso psikologikoaeta zigor fisikoa. Ohikoena indarkeria
psikologikoa da, baina, sarritan, zigor fisikoarekin batera
dator.
Zaintzaile gehienen ustez, ordea, haurrak hezteko zigor fisikoa
ez dela beharrezkoa erakusten dute datuek. Izan ere,indarkeriarik gabeko metodoak diziplina modu ohikoenak
dira.
Legearen eta komunikazioaren bitartez sinesmen eta jarrera
aldaketa garrantzitsua da Marta Santos Pais-entzat, baina ez da
nahikoa jokabidea aldatzeko.
“Familiei beren arduretan laguntzea bezain garrantzitsua da
haurrak ongi hezteko jarduera egokiak sustatzea eta haurren
hazkuntza osasungarria eta garapena bermatzeko diziplina positiboa
erabiltzea”, gehitu du Ordezkariak.